Beste eskutitza

Gabonetan umeek eskaera bereziak egiten dituzte. Olentzero eta Errege Magoek ekarriko dizkieten oparien ilusioarekin, orri bat hartu eta hauei eskaera botatzen diete.
Baina… zer gertatuko litzateke eskutitz hori gurasoei zuzenean zuzenduko balitz? Gauza berdinak eskatuko lituzkete?

IKEAk horren inguruan froga bat egin du eta bere aurtengo gabonetako kanpaina izango da. Bideo hunkigarri honetan agertzen ditren umeei gabonetako oparien eskaera idaztea eskatzen zaie, bi biderrez: bata Errege magoei zuzenduta, gurasoei bestea.

Gauza berdinak eskatuko dituzte? Zer uste duzue? Ikusi bideoa:

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=5egLxg_7mg0&w=560&h=315]

Oso ezberdina da gabonetako pertsonaia eta gurasoei eskatzen dietena. Izatez, zerikusirik ez dauka bata bestearekin.

Hausnarketa egiteko. Eta pentsatzekoa, gurasoak ez direla harritzen umeek eurei eskatutakoa irakurtzerakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude